Aizkorrira mendi irteera familian, martxoaren 25ean

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 10a, 01:00

Beste irteera bat antolatu du Mundarrok; oraingoan, mendira joateko. Aizkorriko tontorrera (1.528 metro) igoko dira, martxoaren 25ean, familian.
Aldaola Ubier aparkalekutik abiatuko dira oinez, 760 metrora; eta elkarrekin egingo dute tontorrerako bidea. Handik, Urbiako zelaietara jaitsiko dira, aparkalekura bueltatzeko gero. Azaldu dute, haur txikiekin joaten direnek, aukera izango dutela parkinetik zuzenean Urbiara igotzeko, eta bertan elkartuko direla denak, buelta elkarrekin egiteko.
Hara joateko, 08:30etan jarri dute zita, Joseba Barandiaran plazan; eta kotxe partikularretan joango dira.

Izenematea, hilaren 19ra arte
Irteeran parte hartzeko, zabalik dago izenematea, martxoaren 19ra arte: kiroldegian, edo kiroldegia@astigarraga.eus. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!