Maila haundiko aktore ezagun bat, eta antzerki zuzendari eta idazle famatu bat. Aspaldiko partez egingo dute topo berriro, obra baten aurreneko entsaio egunean.
Bi emakumeren arteko maitasun-gorroto harremana eta lehia kontatzen du Bi izarren kalenturak antzezlanak, antzerki munduari buruzko satira umoretsuan. Eta gaur eskainiko dute, Astigarragako kultur etxean, 20:00etan. Komedia onenaren Moliere saria jaso zuen, antzezlanak.
Sarrerak, ordubete lehenago
Saioa ikusteko sarrerak, salgai egon dira astean zehar, kultur etxean bertan edo interneten. Eta gaur, sarrerarik geratzen bada, ordubete lehenago jarriko dituzte salgai, kultur etxean: helduek 6 euro, adin txikikoek 3 euro.