Motorrak berotzen hasteko, postua gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 10a, 01:00

Erronka berriei begira jarri da Her­naniko Gure Esku Dago: Herritarron Ituna batetik, eta ekainaren 10eko Giza Katea bestetik. Horiei begira, motorrak berotzen hasteko, postua jarriko dute gaur eguerdian, Plaza Berrin. Bertan, jakinaraziko dituzte ekimenen nondiko norakoak, bilduko dituzte herritarren konpromisoak, eta pintxoak eta sagardoa dastatuko dituzte, bukatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!