Done Jakue bideko maratoi erdia jokatu zen aurreko asteburuan, Errioxan; eta bertan izan ziren, ipar martxako modalitatean, hiru hernaniar. Hiruek lortu zuten podiumera igotzea, gainera! Bigarren izan ziren Arantxa Astigarraga, emakumezkoetan; eta Agustin Urretabizkaia, gizonezkoetan. Biei, Espainiako txapeldunek irabazi zieten. Visi Medina, berriz, 6garren sailkatu zen, baina 60 urtetik gorakoetan onena.