Gaur jokatuko dira, Euskal Herriko Irekia torneoko finalak. Mallabian izango dira, arratsaldeko 17:00etan hasita, eta hernaniarrak izango dira protagonista: 12 finalistetatik hiru izango dira herritarrak.
Elite mailakoan jokatuko dute, elkarren kontra, Amaia Irazustabarrenak, Maider Mendizabal anoetarrarekin, eta Ariane Arrietak, Nagore Martin gasteiztarrarekin. Jaialdiko hirugarren partidua da beraiena.
Miren Goikoetxeak, berriz, lehenengo mailako finala jokatuko du, jaialdiko bigarren partiduan. Garazi Eizmendi aiarrarekin ariko da bera, Agirre eta Isasmendi bikote arabarraren kontra.