Aste Santuko oporraldian, hainbat aisialdi aukera planteatu dituzte; martxoaren 26tik 28ra, eta apirilaren 3tik 6ra, goizetan. Batetik,
2-5 urtekoentzat, Jolas Txiki izango da kiroldegian, eta martxoaren 16ra bitarte eman daiteke izena: kiroldegian edo kiroldegia@astigarraga.eus. Eta bestetik, haurrentzako tailerrak egingo dituzte kultur etxean, 6-12 urtekoentzat. Kultur etxean apuntatu behar da.