Laster hasiko dira lanak, Errekatxoko parkea berritzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 10a, 01:00

Errekatxo plazako parkea berri­tu­­ko du Astigarragako Uda­lak, eta jakinarazi due­nez, laster hasiko ditu lanak. Anbu­la­to­rio ondoko plaza berrur­ba­ni­za­tu­ko dute horretarako, aurrena, eta gune berdeak mu­rriztuko dituzte, jolastokia haunditzeko lekua egiteko.

Eta horrela, jolaserako gu­nea haunditu eta berrituko dute gero, 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta dagoena.

Errekatxo plaza berrurbanizatu eta gune berdeak murriztuko dituzte aurrena, jolastokia haunditzeko.


Gainera, parkea berritu ba­karrik ez, estalpea ere ja­rri­ko dute, «parkea erabili ahal izateko urteko hilabete guz­ti­etan», azaldu dute.

2017ko Aurrekontu Parte­har­tzaileen prozesuan eskatu zuten herritarrek, haurren­tza­ko parkeak berritu eta estal­tzea. «Astigarragako gurasoek beharra ikusi dute, zahar­ki­tu­ta dauden jolastoki batzuk berritu eta estaltzeko, eta eskaera horri erantzun nahi diogu», adierazi du Udalak.

Horregatik, berrituko dute Errekatxoko parkea, eta espe­ro dute, lanak bukatuta ego­tea udaberrirako. Obrak, guz­tira, 100.000 euro inguruko kostua izango du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!