Chicagoko Moody Unibertsitateko (MBI) zenbait fakultatetako 35 bat ikaslek osatutako banda sinfonikoa da Moody Simphonik Band, eta gaur Hernanin izango dira. Milagrosan emango dute kontzertua, 19:30etan hasita, doan.
Obra klasikoak eta soinu bandak
Taldea hainbat kontzertu ematen ari da Madril, Zaragoza, Iruñea, Donostia, Zamora, Toledo eta beste hainbat txokotan barrena, eta gaurkoan Hernanin egingo du geldialdia.
1970ean sortutako banda hau David Gaugerrek zuzentzen du egun, eta obra klasikoak eta soinu bandak interpretatzen ditu, gehienbat. Baina horrez gain, Gaugerrek berak, Chicagoko Orkestra Sinfonikoko tronpetista izanik, bakarlari lanak ere egingo ditu, eta era berean, beste hainbat musikari profesional izango ditu lagun, eta baita aukeraketa bat gainditu duten Estatuko 15 musikari gazte ere.
Kontzertua doan izango da, eta Hernaniko kristau eliza ebanjelikoak antolatu du.