Sagar Moreak taldeak, Hernaniko txotx denboraldiko asanblada feministak, alegia, lanean jarraitzen du «emakumeon* askatasuna mugatzea zein kontrolatzea jo puntu duen indarkeriari» aurre egiteko.
Hainbat ekintza antolatu ditu bide horretan, «sagardotegi denboraldi aske eta sano baten alde», eta «emakume* feminista guzitie dei» egin diete, «saretu» daitezen.
Horregatik, gaurkoan autodefentsa tailerra emango da, baina datozen egunetarako ere zita gehiago jarri dituzte.
Kalekintza eta afari feminista
Besteak beste, Kalekintzarako deia egin dute; martxoaren 17an eta apirilaren 21ean, 13:00ean Plaza Berritik aterata. Era berean, apirilaren 21ean Emakumeon* Afari Feminista egingo da.