Lampedusako gurutzea Hernanin, asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 10a, 01:00

Europan barrena dabil, eliza batetik bestera, Lam­pedusako gurutzea; patera puskekin egindako gurutzea, hain jus­tu. Eta Hernanitik ere pasa­ko da, datorren asteaz­ke­ne­an, martxoaren 14an.

Horregatik, gurutzearen aurrean otoitz eta gogoeta egi­teko topaketa antolatu du­ Hernaniko Parrokiarteak: asteazkenean ber­tan, arra­tsal­deko 19:30etan San Joan Bataiatzailea parro­kian. Ber­tan hitz egingo dute, erre­fu­xiatuen eta etorkinen esku­bideen alde ari diren hainbat ekintzailek, «haien errea­li­ta­te gordinaz jabetu gaite­zen», azaldu dute.
Hernanitik pasa ondoren, Gipuzkoa osoa zeharkatuko du Lampedusako gurutzeak, eta Arantzazuko igoerarekin bukatuko du bere ibilbidea, Erramu bezperan.

Barkamen sakramentua, hurrengo astean
Beste zenbait zita ere jarri ditu Her­naniko Parro­kiar­te­ak, hu­rrengo asterako: El­kar­­teko Barkamen Sakra­men­tua ospatuko dute, he­rri­ko elizetan.
Martxoaren 19an, astele­he­narekin, San Joan Bataia­tzailea parrokian egingo du­te, arratsaldeko 19:30etan. Aste­ar­tean, martxoaren 20an, be­rriz, Flo­ridako San Jose Lan­gilean izango da, arra­tsal­­deko 19:00etan. Eta asteaz­ke­nean, hilaren 21ean, Ere­ño­tzuko San Antonio elizan izango da Elkarteko Barka­men sakramentua, arra­tsal­deko 19:00etan hori ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!