«Bizitza duineko gazteen alde», bigarren eskuko azoka solidarioa

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 10a, 01:00

«Bizitza duinik gabeko gazte gehiagorik ez!» aldarrikatu du Gazte Bizilagunak tal­deak, eta horregatik, azoka solidarioa jarriko du gaur, goizeko 11:00etatik 14:00eta­ra, Atsegindegin.

Ondoren, gauean, Duin­ta­­sun Festa irekia antolatu du­te, animatzen direnen­tzat, Kon­tra­kantxa gaztetxean.

Gazte bati laguntzeko helburua
Gazte Bizilagunak taldeak azal­dutakoaren arabera, «sis­te­ma kapitalistak berak za­pal­duak gaituen gazteak asko gara, eta gure artean badira batzuk, lehen mai­la­ko beha­rrak, erre­produk­ti­boak alegia, asetu ezin dituztenik».

Hori horrela, bigarren es­ku­ko azoka solidario hau an­tolatzea erabaki du. Izan ere, «egoera horrek, kale gorrian bizitzera kondenatzen ditu. Hori onartzeko prest ote gau­de? Beraz, Hernaniko gazte bat egoera larrian aurkitzen dela eta, berari laguntzeko prest azaldu gara», adierazi du taldeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!