Bidea errazteko, odola emateko aukera jartzen du Ereñotzuko Auzo Udalak, urtean hiruzpalau aldiz. Azkenekoz, urrian eman ahal izan zen odola bertan, eta datorren zita, astelehenerako, martxoaren 12rako jarri dute. Ohi bezala, arratsaldeko 18:00etatik 20:30etarako tartean izango da aukera, auzo etxean bertan, odola emateko.
Azken hilabeteetan estrakzioek behera egin dutela jakinarazi du Odol Emaileen Elkarteak, eta, ondorioz, erreserbak jaisten ari direla. Animatzeko dei egin dute.