Irteera berezia antolatu dute apirilaren 6an, Aste Santuan, Hernaniko Gaztelekuak eta Kale Hezitzaileek. Irrisarriland parkera joango dira, Nafarroara, tirolinetan aritzera; 09:30etan hasi, eta 16:30ak arte. Etzi da izena emateko azkeneko eguna, Gaztelekuan edo Kale Hezitzaileekin hitz eginda, 15 euroan. Plaza kopurua mugatua da.