Sortuk ere bat egingo du greba deialdiarekin eta bere aldarrikapenekin. «Emakumeek jendarteari egiten dioten ekarpena bisibilizatzeko eguna izango da». Horrenbestez, Euskal Herriko kaleak eta plazak sakoneko aldaketa politiko eta ekonomikoa aldarrikatzen duten gizon eta emakumez betetzeko dei egiten du Sortuk.