Greba feministarekin bat eginik zaintza greban laguntzeko gune bat zabalduko du Zubipen CD Hernanik. Zaintza tartea 19:00etatik-21:00etara izango da. Klubeko gizonezko jokalari eta entrenatzaileak bertan egongo dira umeekin jolasak egin eta ongi pasatzeko. Emakume taldeetako jokalari eta entrenatzaileek ere greba egingo dute.