Gaur, Olinpiadetan parte hartzeko zerrendak itxiko dira, eta errifak eta egunak banatu. Izena emateko zerrendak, Gazte Asanbladan, eta Garin, Goiz Argi eta Zintzarri tabernetan daude. Talde mistoak izan beharko dira, gutxienez 10 lagunekoak. Gaur bertan asanblada egingo dute, zerrendak itxi eta errifak eta proba egunak banatzeko. Talde bakoitzak 150 errifa saldu beharko ditu, martxoaren 22ra arte: beste asanblada bat egingo dute, dirua biltzeko, eta lehenengo proba eguneko azalpenak emateko.
Bihar afari mexikarra eta ondoren kontzertuak
Hernaniko Gazte Olinpiada gero eta gertuago dago, eta lehenengo ekitaldia bihar bertan izango da. Berotzen joateko, musika, otorduak, jokuak... antolatu dira. Hasteko, bihar afari mexikar musikatu eta kontzertuak antolatu dituzte, 21:30etan, 10 euroren truke, Kontrakantxan bertan.
Afal ostean Andoni Ollokiegi eta Txarros Txilapastrososek animatuko dute gaua. Martxoaren 17rako, berriz, egun osoko plana prestatu dute: jokuak, bazkaria eta bazkalostean, karaokearekin bukatuko dute.