Emakumeen Eguna, gaur greban

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 8a, 01:00

Emakume  Langilearen Nazio­arteko Eguna gaur aldarrika­pe­nez beterik dator. Inoiz baino gehiago. Izan ere, ema­kumeen nazioarteko greba­rekin bat egin du Euskal He­rriko Mugimendu Femi­nistak, eta dei argia luzatu du egun ho­rretarako: Emakumeok plan­to!
Eta bi galdera planteatu di­ra: «emakumeok planto egin­go bagenu? Eta egiten dugun guztia egingo ez bagenu?» gaur jakingo da bi galdera horien erantzuna.
Guztiek bat egin de­zaten grebarekin, modu ba­te­ra edo bestera, zazpi aukera ezberdin planteatu dituzte: la­nuzteak egitea, mobilizazioetara joa­tea, amantalak edo ho­rre­lakoak balkoitik zintzilika­tzea, merkatuan kontsu­mi­tzeari uztea, greba zabaldu eta an­tolaketan parte hartzea, zain­tzeari uztea, eta besoko morea janztea.

Lau orduko lanuzteak, eta bi mobilizazio Hernanin
Lanuzteak egiteko, lau orduko bi tarte zehaztu dituzte: goi­zean, 11:00etatik 15:00etara; eta arratsaldean, 18:00etan hasi eta 22:00ak arte. 
Mobilizazioe­ta­rako, berriz, bi ordu nagusi zehaztu dituz­te: eguerdiko 12:00etan, San­dius­terrin eta ilun­tzeko 20:00­etan Plaza Berrin. Ordu horietan egingo dituzte ekin­tzak edota manifes­tazioak, herriz herri.

Grebarekin bat egiteko beste bost aukera
Denek ezin dutela greba egin esan dute; eta horregatik eman dituzte beste bost au­kera, grebarekin bat egiteko, bakoitzak bere neurrian, sin­bolikoki besterik ez bada, behintzat. 
Aman­talak, erra­tzak edo beste tresnaren bat balkoitik zintzilikatuta, zaintza lanak azaleratu nahi dituzte.
Kontsumitzeari uztearena, berriz, «langileen es­plo­ta­zio­aren ikur diren en­presa haun­dien» kontrako ekintza da, batez ere. Greba za­baltzeko deia ere luzatu dute, eta nork bere eskualdeko ekin­tzak an­to­latzen parte hartzeko. Zain­tza lanak uztean, ez dutena nahi da beste emaku­meen esku uztea, gainerakoen esku baizik. Eta bat egiteko az­keneko modua, sinbolikoa da: besoko morea janztea.


Emakume jubilatu eta pentsiodunek ere, planto
Greba deialdiarekin kolektibo desberdinek egingo dute bat. Horien artean daude, ema­ku­me jubilatu eta pentsiodunak. Hala jakinarazi zuen Duin­ta­su­­­na elkarteak; Gi­puzkoako Ju­bilatu eta Pentsio­dunen el­karteak, hain zuzen ere: «ez dugu erosketarik egingo, ez dugu otordurik prestatuko, eta ez dugu zaintzarik beteko. Beti lan eta lan, mar­txoaren 8an planto!».
Planto egingo dute, baita ere, Gaztelekuko emakume hezitzaileek ere, eta gizonez­koek hartuko dituzte beraien ardurak. Eta baita Iturola el­karlan sorguneko emakume ekintzaileek ere; gizonezkoek eskainiko dute zaintza zerbi­tzua  11:00etatik 15:00­etara

Ekintzak, Goizueta, Arano eta Astigarragan
Uru­mea bailaran greba deial­diari eta mobilizazioei, ba­­tuko zaizkie herriz herri. Eta Goi­zueta eta Aranoko he­rri­tarrek ere, ekintzak izanen dituzte gaur. Goi­zu­etan, kon­tzentrazioa eginen dute, Plazan; eta ema­kumeen afaria on­doren.
Aranon, 14:30etan emaku­meen bazkaria egongo da eta  Pino Vicedo herri­ko artisau­aren ilustrazio era­kus­­keta ja­rriko dute. Asti­garragan ere izango di­ra ekintzak. 12:00­­etan, Emaku­meon pla­zan egingo dute elkarre­ta­ratzea, grebarekin bat eginez. 18:45­etan, Foru pla­zatik abiatuta kazerolada antolatu da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!