Bi kontzertu asteburuan, Milagrosan eta kalean zehar

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 8a, 01:00

Chicagoko Moody Simphonic Bandek kontzertua eskainiko du etzi, larunbatean, arratsaldeko 19:30­­etan, Milagrosan.   Kon­tzertu bira egiten ari dira, eta azken momentuan  Her­na­nira ekartzeko aukera sortu da eta bertan joko dituzte beraien doinuak espainiar musikari gazte talde batekin batera.
Moody Unibertsitateko ban­­­da sinfonikoa, 1970ean sortua da,  AEBn, Illinoisen, eta Chica­goko Moody (MBI) Uni­ber­tsitateko zenbait fakultatetako hainbat ikaslek osa­tzen dute. David Gauger tronpetista da zuzendaria eta soinu bandak eta lan klasikoak jotzen dituzte.  Kristau eliza eban­je­li­koak antolatu du kontzertua.

Txistulariak, igandean
Txistulari Bandak kontzertua eskainiko du igandean, 13:00­etan. Kontzertua kalez kale eskainiko da eta euria eginez gero Udaletxeko arkupeetan izango da. Irteera Plazatik izango da eta bi tronpeta-joleen laguntza izango dute. Kalejiran abiatu eta puntu desberdinetan gelditu eta doinu batzuk joko dituzte: Alkate soinua, Behin batean Loiolan, Goazen mendirik mendi (zortzikoa), Itsasoan urak handik dire, Molinatxo (habanera), Tantanbiruntena, Triste bizi naiz eta, Txakur txiki gorritxo bat, Txurkoene (baltsa), El cantarico.

Andoaingo Piano Jaialdian hernaniar ugari
Urtero bezala Hernani Musika-eskolako ikasleek parte hartu dute 13. Andoaingo Piano Jaialdian. Ederki moldatu ziren hernaniarrak eta Amaiera Kontzertuan sei hernaniar egon ziren, lortutako aipamen bereziei esker. Ohore hori izan dutenak: Sara Andrés, Unai Estevez, Ander Olasagarre, Joseba Pacheco, Auritz Txintxurreta eta Alicia Maiza dira. Joseba Kortak aurten jarritako sari berezia, Debussy saria, irabazi du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!