132 hernaniarrek hartu zuten parte Donostiako Lilatoian

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 7a, 01:00

Hernaniko neskek ez zuten hutsik egin aurtengo Lilatoian. Ia 6.000 emakumek korritu zuten lasterketa eta noski, hernaniarrak ere baziren bertan. Korritu aurretik taldeko argazkia atera zuten Bulebarreko erlojuan. 30 hernaniar batu ziren argazkirako. Hori bai, guztira 132 herrikidek hartu zuten parte, pasa den urtean baino bederatzi partaide gehiagok. Oihana Ezponda izan zen lehen hernaniarra helmugan eta sailkapen nagusian bosgarren sailkatu zen. Ana Megias 15garren iritsi zen eta Mirene Olazabal, 30garren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!