Ojuel eta Gorrotxategik garaipen bikaina lortu zuten pasa den ostiralean Lezamako Torneoan. Bi pelotari hernaniarrEk 22-12 irabazi zuten Exposito eta Pagazpe bikote gaztearen aurka eta txapelak hernanira ekarri zituzten. Lezamako Torneoa fama haundikoa da eta hernaniko pelotarien, denboraldiko bosgarren txapela da.
Ez zuen zorte berdina izan Lizegak OrtuellaN. Eple taldeko Urmenetarekin batera emaitza berdinarekin, 22-12, galdu zuten Bizkaiko Pablo Elortegi Torneo entzutetsuko finala, Salaberria goizuetarra eta Mariezkurrena IIaren kontra.
Ojuel eta Gorrotxategiren garaipenean atzelariak erritmo bizia jarri zuen eta aurrelaria ederki baliatu zen tantoan errematatzeko. Bigarren finalean gakoa Salaberriaren bizitasunean egon zen. Aurrelari goizuetarrak ez zuen hutsik egin eta Urmenetak berriz ez zuen egunik hoberena izan. Lizeaga ongi aritu zen atzean pilotakada askoko partiduan.