Ibai Alba laugarren sailkatu zen, Orihuelan, distantzia ertaineko Espaniako Duatloi txapelketan. Hirugarren postutik 25 segundutara bakarrik geratu zen. Alde batetik pozik amaitu zuen, baina bestetik brontzea eskutan izan eta ez lortzeak pena sortarazi zion.