«Adinekoen bizitza hobetzeko lana denek egiten dugu»

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 7a, 01:00

EAJ-PNV alderdia harrituta dago Zerbitzu Sozialetako zinegotziaren hitzekin: «Udalera iritsi ginenetik bagenekien adinekoei esparru bat eman behar geniela, beraientzako garai berria irekitzen baita, aukera zabalekin, lana egiteari utzi ondoren. Zentzu honetan 65 urtetik gorakoentzat ekintzak antolatu behar ziren bizitza aktiboa mantentzeko ikastaroekin, aisialdi jarduerekin eta informazioa helarazi behar zitzaien laguntzen eta subentzioen inguruan».

EAJ-PNVko Andoni Amo­narraiz bozeramaileak adierazi du, «bere hitzen arabera badirudi Hernaniko Zerbitzu Sozialetan, legealdi hau iritsi arte, ez dela ezer egin. EAJ-PNVk Gizarte Ongintzako Patronatuaren presidentzia eduki zuen legealdian, zerbi­tzu sozialak kontuan hartzeko moduan haunditu ziren. Etxez etxeko arreta orduak luzatu ziren, eguneko zentruko plazak gehitu ziren, zaharren egoitzako haunditzearen proiektua idatzi zen, ikastaroak eta aktibitateak jarri ziren martxan jubilatuen etxean. Gizarte zaintzarako langileen kopurua haunditu zen eta horietako bat hirugarren adinera zegoen zuzendua, zer­b­itzu eta telefono gida argitaratu zen... Gaur egungo Zerbitzu Sozialak dira diren bezalakoak aurretik ere gauzak egin direlako». Baita ere adierazi nahi du Amonarraizek, «aurkeztu den gida herriko helduentzat oso lagungarria izango dela».

Bestetik, EAJ-PNVk ongietorria egin nahi dio Adi­nekoen Kontseiluari. «Uste dugu adineko pertsonek gizarteari asko daukatela emateko, EAJ-PNVk beraiekin egindako bileran esan genien bezala. Ezagutza, esperientzia eta sosegua, gure gizartea hobetu nahi badugu, galdu ezineko beraien aurkezpen gutunetako bat izan daiteke».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!