Antzerki saio umoretsua izango da larunbat honetan, kultur etxean: Bi izarren kalenturak. Iluntzeko 20:00etan eskainiko dute, Iñake Irastorza eta Ane Gabarain aktoreek. Munduari buruzko satira da, eta komedia onenaren Moliere saria jaso zuen. Aspaldiko partez topatuko dira berriro, aurreneko entsaioan, aktore ezagun bat eta antzerki zuzendari famatu bat; beraien arteko maitasun-gorroto harremana kontatzen du antzezlanak. Sarrerak salgai daude, kultur etxean eta interneten (www.astigarraga.eus): helduek 6 euro, adin txikikoek 3 euro.