Aste Santuko oporraldian, hainbat aisialdi aukera planteatu dituzte; martxoaren 26tik 28ra, eta apirilaren 3tik 6ra, goizetan. 2-5 urtekoentzat, Jolas Txiki izango da kiroldegian, eta martxoaren 16ra bitarte eman daiteke izena: kiroldegian edo kiroldegia@astigarraga.eus. Xaguxarren ludoteka ere izango da, ikastolan, eta bihar arte dago apuntatzeko aukera, kultur etxean; 4-12 urtekoentzat da. Eta azkenik, haurrentzako tailerrak egingo dituzte kultur etxean, 6-12 urtekoentzat. Kultur etxean apuntatu behar da.