Trinketeko finalean, Oier Gurutzealde

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 7a, 01:00

Finalera sailkatu da Oier Gu­rutzealde, trinketeko Gipuz­koa­ko 1go mailan, binaka.
40-29 irabazi zuen, Irisarri­rekin, Huizi eta Landaren kontra; eta larunbat honetan jokatuko dute finala; Iruran, 16:00etan hasita. Loitegi eta Esnaola urnietarrak izango dituzte kontrario.
Bestalde, Iparraldeko Txa­pel­keta bukatu du Guru­tze­al­dek. 25-40 galdu zuen azkena, Elizalderen kontra. Igoera lor­tuta, bigarren mailan ariko da, datorren denboraldian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!