Andoaingo Piano Jaialdian domina, hiru astigartarrek

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 7a, 01:00

Andoaingo Piano Jaialdia egin zuten otsailaren 24 eta 25ean, eta bertan izan ziren hiru astigartar; Norberto Almandoz Musika Eskolako hiru piano ikasle: Uxue Meira, Mara Turri eta Naroa San Miguel. Eta domina banarekin bueltatu ziren! Urrezkoa lortu zuen Turrik, A kategorian; eta zilarrezkoa Meirak, kategoria berean. San Miguel, berriz, B kategorian aritu zen, eta zilarrezko domina lortu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!