2017an jaiotako 110 astigartarren izenean, astigar bana igandean

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 7a, 01:00

Igandean ospatu zuten Zuhaitz Eguna, Astigarragan. Eta 2017an jaiotako astigartar bakoitzeko, astigar bana landatu zuten, eguerdian. Larraburu baserriaren inguruan elkartu ziren, Udalak gonbidatuta, jaioberrien familiak. 110 izan ziren iaz jaiotako haurrak, eta 65 familia inguruk hartu zuten parte, igandean. Astigar bana eman zieten, eta txartel bana ere bai, haur jaioberriaren izenarekin. Horrela, familia bakoitzak bere astigarra landatu zuen, eta txartela jarri zuen zintzilik, astigar berria identifikatuz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!