Otsailaren 28an egin zuen aurreneko bilera Udalak, herritarrekin, Emakumeon Plaza berritzeko proposamenak biltzeko. Eta gaur egingo dute bigarrena, kultur etxean, arratsaldeko 18:15etan hasita.
Bertan, hirigintza proiektua azalduko die Udalak herritarrei, aurrena. Eta ondoren, beraien iritzia jaso nahi du, proposamen ezberdinen inguruan daukaten ikuspuntua ezagutzeko. Iritzi horietatik abiatuz, bideratu eta erabakiko dute gero, nola berritu daitekeen Emakumeon Plaza.
«Nortasunez beteriko eremu atsegin» bilakatu nahi du plaza, Udalak; eta asmo horrekin antolatu ditu bi saioak: «helburua da, plaza eraberritzeko proposamen ezberdinen aurrean, herritarren ikuspegi eta balorazioak jaso, eta erabaki kolektiboa izatea».
Horregatik, adin, jatorri eta genero guztietako astigartarrak gonbidatu ditu, gaurko saioan parte hartzera.