Sahararrak hartzeko kanpaina martxan

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 6a, 01:00

Saharako haurrak udan etxeetan hartzeko kanpaina ere abian da. Aurtengo udan etxean Saharako haurren bat hartu nahi duenak, Udal Lankidetza Arlora jo dezake horren inguruko informazioa jaso­tzera 943 33 70 17, marijo-m@hernani.eus. Martxoaren 27ra arte eman daiteke izena. Oporrak bakean programak, uztaila eta abuztua bitartean haur saharar bat etxean hartzeko aukera eskaintzen du. Basamortuko berotik ihes egiteko, urteroko mediku azterketa pasatzeko, beharrezko botika eta elikagaiak eskura izateko, eta bertako klimaz gozatzeko aukera izaten dute umeek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!