Hilabete exkax geratzen da Hernaniko Gazte Olinpiada hasteko, eta lehenengo ekitaldia aste honetan bertan izango da. Berotzen joateko, musika, otorduak, jokuak... antolatu dira. Hasteko, ostiralean afari mexikar musikatu eta kontzertuak antolatu dituzte, 21:30etan, 10 euroren truke, Kontrakantxan bertan.
Afal ostean Andoni Ollokiegi eta Txarros Txilapastrososek animatuko dute gaua eta horretarako, izena eman beharko da eta gaur da azken eguna. Martxoaren 17rako, berriz, egun osoko plana prestatu dute jokuak, bazkaria eta bazkalostean, karaokearekin bukatuko dute.
Etzi, Olinpiadetan izena emateko azken eguna
Etzi ostegunean, Olinpiadetan parte hartzeko zerrendak itxiko dira, eta errifak eta egunak banatu. Izena emateko zerrendak, Gazte Asanbladan, eta Garin, Goiz Argi eta Zintzarri tabernetan daude. Talde mistoak izan beharko dira, gutxienez 10 lagunekoak. Egun horretan asanblada egingo dute, zerrendak itxi eta errifak eta proba egunak banatzeko. Talde bakoitzak 150 errifa saldu beharko ditu, martxoaren 22ra arte: beste asanblada bat egingo dute, dirua biltzeko, eta lehenengo proba eguneko azalpenak emateko.