Hernaniko pentsionistek deituta «pentsio duinak» aldarrikatzeko ehundaka hernaniar bildu ziren lehen kontzentrazioan atzo Plazan. Arrakasta haundia izan zuen elkarretaratzeak. Pentsionista eta jubilatuak mugitzeko asmoarekin, Espainiako gobernuak azken urteetan ezarritako pentsioen %0,25ak ez duela balio salatu nahi dute pentsiodunek.
«Pentsioen %0,25aren igoerarekin pentsionisten eros ahalmena gero eta txikiagoa da, pobreagoak bihurtzen ari gara», diote eta pentsio duinen defentsan, pentsiodunen elkarteek eskatu dute «pentsioak KPIaren (edo IPC delakoaren) maila berean igotzea». Atzoko elkarretaratzea lehenengoa izan da, baina ez azkena. Astelehenero jarraituko dute kontzentratzen.