Urteko aurreneko kontzertua eskainiko du ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko txistulari taldeak gaur, eguerdiko 12:30etan, udaletxeko arkupeetan. Aurreneko saioa izango da gainera, taldeak bere buruari Leokadisti izena jarri dionetik. Oraingo honetan, doinu klasikoak eskainiko dituzte, baita Irlanda eta Eskoziako doinu bana ere.