Gipuzkoako historia nafarra liburua argitaratu zuen 2017ko bukaeran Beñi Agirre hernaniarrak, eta hori aurkeztuko du oraingo honetan jendaurrean, Hernani Errotzen elkartearen eskutik. Bihar izango da hori, arratsaldeko 19:30etan, Biteri kultur etxean. Agirrek berak eskainiko du hitzaldia, baina aurretik, Angel Rekalde Goikoetxea soziologoak egingo du sarreratxoa.
Ikerketa sakon baten ondorioa da gaia, eta hain zuzen, azterketarako metodoari buruzko bi ñabardura aipatuko ditu bertan: batetik, ezin dela Gipuzkoaren gaia ikertu bere inguruan dituen euskal probintzietatik bereiziz, eta bestetik, antzinako eta oraingo gipuzkoarrek euskara dutela jatorrizko hizkuntza.