Urrezko puntua, Santanderretik

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 5a, 01:00

Partidu zaila zeukan aurretik Hernanik, eta ezin izan zion bueltarik eman; 61-33 galdu zuen Independienteren kontra, Santanderreko San Ro­man zelaian. 

Dena den, sari txikia eskuratzea lortu zuen behintzat, bonus ofentsiboari esker. Ez dio lagundu bere aurretik dagoenari aurrea hartzen, baina azken aurreko postu hori atzean uzteko laguntza bat da; Getxok jarraitzen du azkeneko postuan.

Borrokatzera atera ziren bi taldeak, baina Independiente laugarren dijoa, eta hori zela­iean nabaritzen da. Borro­kaz betetako partidua izan zen, eztabaidatsua eta txartelez josia. 

Hernanik, ordea, ezin izan zuen hori aprobetxatu, eta hasieratik aurrean izan zuen Independiente.

Bi asteko atsedena
Otsailean bezalaxe, bi asteko atsedena izango dute taldeek, eta lanerako aprobetxatu be­har­ko du Hernanik, El Salva­dor etxean hartu aurretik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!