Pentsiodunen aldarriak Plazan, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 5a, 01:00

Mugimendua sortua dago Euskal Herriko pentsiodunen artean, pentsio duinen aldeko borrokan. Eta orain, Herna­nira iritsiko da burrunba hori.  
Hiriburu guztietan, eta hainbat herrietan hasi ondo­ren, gaur egingo dute aurre­neko kontzentrazioa Herna­niko pentsiodunek. Plazan el­kartuko dira eguerdiko 12:00e­tan, ordu erdiz, 12:30ak arte. 
Gainera, hasiera besterik ez da izango, izan ere, aste­le­henero errepikatuko dute, be­re fruituak ematen dituen arte.

%0,25eko igoeraren kontra
Pentsiodunen elkarteek au­rreko asteetan azaldu dute­naren arabera pentsio publiko duinak aldarrikatzera dijoaz. Izan ere, «pentsiodunak erosa­hal­mena galtzen ari dira». Eta  Espainiako Go­ber­nuak iraga­rritako %0,25eko igoeraren aurka agertu dira. 
Pentsio duinen defentsan, pentsiodunen elkarteek eska­tu dute «pen­tsioak KPIaren (edo IPC dela­koaren) maila berean igo­tzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!