Itxaropenerako edozein zirrikitu aprobetxatu beharrean daude Hernaniko Errugbi Elkarteko Ohorezko Mailako mutilak. Hain justu, horietako bat aprobetxatzera joan behar dute gaur Santanderrera.
Independienteko mutilen kontra jokatuko dute gaur hernaniarrek, 12:00etan hasita, San Roman zelaian.
Itxaropenerako zirrikituak aprobetxatu behar ditu Hernanik, hemendik aurrera.
Joaneko ikusgarriaren ondoren
Eta Santanderrera ez dijoaz nolanahi, nahiz eta kanpoan ez duten irabazi, Independienteren kontra partidu ikusgarria eta ezusteko emaitza lortu zuten, eta hori errepikatzea izango da beraien asmoa.
Garaipena ez bada, behintzat, bonusa eskuratzera joan beharko lukete zelaira, jaitsiera gero eta gertuago baitaukate.
Independientek, aldiz, pribilegiodun postuetako play offa jolasteko borrokan egon nahi du, eta horretarako, irabaztera aterako da.