Kontzentrazioa bihar, Hernaniko mezkitako pintaketak salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 3a, 14:38

Moros fuera dion pintaketa agertu da gaur goizean Hernaniko mezkitan, eta hori salatzeko deialdia egin dute Arrisala Elkarteak, zentroa kudeatzen duen elkarteak, AMHER-SOS Arrazakeriakek eta GazteBizilagunak taldeak biharko. Arrtatsaldeko 16:00etan egingo dute kontzentrazioa Plazan, eta bertan aldarrikatuko dute, «ez dugula jarrera arrazistarik onartuko».

Dei egin diete herritarrei, beraiekin bat egiteko. 

Biharko Kronikan emango da gertatutakoaren berri, baita Arrisala Elkartearen balorazioa ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!