Eraso sexisten aurka protokoloa argitaratu du Gazte Asanbladak

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 24a, 01:00

Astigarragako Gazte Asan­bladak, txotx denboraldirako, eraso sexisten aurka protokoloa jarri du martxan. Asti­ga­rragako sagardo denboraldian martxan jarritako lehen protokoloa da hau; izan ere, Astiga­rragako «Gazte Asanbladako ki­deak gero eta kontzientziatuago gaude denboraldiak sor­tzen dituen arazoez».

Gazte Asanbladan argi daukate kalea, gaua eta eguna, sa­gar­do denboraldian ere, guztion gozamenerako direla. Eta horren aurrean «ez izan konplize! aurre egin erasotzaileei!» aldarrikatzen dute.

«Droga hartzeak ez du inolako erasorik justifikatzen» diote Gazte Asanbladatik. «Mozkorra bazaude ere, ez onartu inolako erasorik. Baboso nazkagarri bat izatea ez da ligatzea, erasotzea baizik! gogoratu! erasotua babestea da garrantzitsuena!».

Gazte Asanbladaren helburua «ez da sagardo denboraldiaren aurka egitea, baizik eta sortzen diren arazoei aurre egin eta, jarrera arduratsu baten bidez, denok gustura egotea».

Zer egin eraso batean? eta ustezko eraso batean?
1. Jo emakumearengana eta galdetu ea laguntzarik behar duen .
2. Laguntzarik behar badu, identifikatu erasotzailea.
3. Erasotzailea tabernatik atera eta erasotua bertako leku seguru batera eraman (eraso­tzailearengandik urrun).
4. Erasotuari 112ra deitzeko eskaini. Tabernako langileei egoeraren berri eman.
5. Erabakia deitzea izan bada, ondo legoke zuk ere zer gertatu den azaltzea telefonoaren beste aldean dagoenari.
6. Ez joan erasotua seguru eta lasai sentitu arte; harekin geratu. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!