‘Burbunak eta Etsayak’ EITBn, urtebetez

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 17a, 01:00

Dobera Euskara Elkarteak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak elkarlanean egindako dokumentala da Burbunak eta Etsayak; euskera eta natura lotzen dituena. 2015eko udazkenean estreinatu zen, eta oso kritika onak jaso izan ditu.
Orain, hitzarmena sinatu da EITBrekin, urtebetez dokumentala emititu ahal izateko.

Dokumentala EITBn, telebistan nahiz interneten
Hitzarmena otsailaren 14an sartu da indarrean; urtebeteko epean, nahi adina aldiz emitituko du EITBk Burbunak eta Etsayak dokumentala.
Ziurtatu dute, ETB1en eman­go dutela, eta litekeena da beste kateren batean ere ikusgai jartzea. Hori bai, euskeraz eta azpititulurik gabe jarriko dute, eta beraz, euskerazko kateetan izango da.
Emisio datak oraindik ez dituzte zehaztu, eta egunak finkatu bezain laster, jakinaraziko ditu Kronikak. Telebis­tan ematen duten bakoitzean, hu­rrengo zazpi egunetan egon­go da ikusgai, EITB Nahie­ra­nen. 

Azken fasean
Dokumentala publiko egiteko azken fasea izango da hau. Hala ere, arduradunek diote oraindik eskaerak jasotzen ari direla. Horrela, Hondarribian jarriko dute laster, eta bertaratuek, hausnarketa egingo dute ondoren, hango natura eta ahozko ondareari buruz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!