Irekiera astea, Kontrakantxa gaztetxeak

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 10a, 02:00

Aste honetarako jarri du Irekiera Astea Kontrakantxa gaztetxeak. Garbiketa eta meriendarako zita jarri dute gaur 16:00etan; bihar, Gaztetxea ezagutzeko tourra eta pintxopotea egingo dute, 18:00etatik 21:00etara; eta etzi, Herri Eskolak egingo dituzte 10:00etan, solasaldia, 17:00etan, eta Jam Sessiona, 22:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!