2019an izango dira udal hauteskundeak, eta zita horren bueltan, dagoeneko lanean da Hernaniko EH Bildu. Aurreko astean egin zuen bilera irekia, eta bihar mintegia egingo dute, 09:30etan, Biterin. 2015-2019 legegintzaldiko balantzea egingo dute, baita aurrera begirako ildoak zehaztu ere.