Goizuetako bi bikote izanen dira Nafarroako finalean

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 10a, 01:00

Lehengo larunbatean jokatu ziren Goizuetan, Euskal Herriko Mus Txa­pelketaren barruan, au­rreneko kanporaketak.
Giro ederrean aritu ziren hainbat muslari, eta maila ederrean. Baina irabazlea bikote bakarra izaten da, eta aurtengoan, Iban Es­ku­de­rok eta Alain Goi­zue­tak lortu zuten puntu gehien. Bigarren geratu ziren Aitor Mendizabal eta Juan Apezetxea.

Nafarroakoa, hilaren bukaeran
Behin Goizuetan jokatuta, Nafarroako kanporaketara joanen dira orain  aurreneko bi bikoteak. Otsai­la­ren 24an jokatuko dira zazpi lurraldeetako kanporaketak, eta Nafa­rroa­koa Iruñean, Alde Zaha­rreko Arrano elkartean izanen da, goizeko 08:30e­tatik aurrera.
Final haundia, berriz, Lapurdin izanen da, Uz­taritzen, datorren mar­txoaren 10ean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!