Ezustean harrapatu zituen herritarrak, asteazken goizeko panoramak: elurra mara-mara eta kaleak txuriz jantzita esnatu zen Urumea bailara.
Aspaldiko haundiena izan zen elurtea. Goiz osoan bota zuen etengabe, eta paisaje ederrak utzi zituen. Baina baita oztopoak ere... Trafikoa ez atzera ez aurrera gelditu zen autobidean, errepideak oso arriskutsu, autobusak eta trenak bertan behera edo atzerapenekin, eskola batzuetan klaserik ez, jendea lanera joan ezinik...
Eta nola ez aprobetxatu aukera! Eskiak edota trineoak atera zituzten zenbaitek, eta mendian gora jo zuten askok.
Argazki gehiago hemen.