111 erronkalari gehiago, martxotik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 4a, 01:00

Hasierako helburua gainditu egin du berriro ere Euskara Ari Du elkartearen Baietz Herna­nik! erronkak. Ehun lagun bildu nahi zituen martxotik abendura bitarte euskerari eusteko, eta hori bakarrik ez, 111 erronkalarik eman dute izena hilabete honetan. Eta ongietorria emateko, Estitxu eta Tturkok eskaini zizkieten bertsoak.

Horrekin batera, liburu­tegiko balkoian ikusgarri jarri zuten erronkalari kopurua. Denera 236 lagunek ekin diote jada hizkuntza-ohitura alda­tu, eta euskerari keinu txikia egi­teari. 

Izenematea, irekita
Apirilean beste hainbeste ba­tzeko asmoa daukate, eta ho­rretarako eman daiteke izena: www.euskara­ari­du.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!