Pala txapelketa mistoa, gerturatzen

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 3a, 01:00

Otsailetik martxora atzeratu zuen Gazte Asanbladak pala txapelketa mistoa, eta, beraz, baita izenemate epea ere.

Horrela, txapelketa martxoaren 17an jokatuko da, 16:00e­tan hasita Txomiñenea frontoian, eta izenematea martxoaren 14ra arte egongo da irekita, Zipotza tabernako zerrendan. Bikote mistoek eman behar dute izena, eta bikoteko, 10 euro ordaindu beharko dira izena emateko momentuan.

Teniseko pelotekin, 15 puntura jokatuko dira partiduak, eta sakea hirutik bi t’erdirako tartean egin beharko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!