Galdu ondoren, errebantxa bila

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 3a, 01:00

Bigarren mailara igotzea lortuta, Oier Gurutzealdek aurrera segitzen du Iparraldeko txapelketan, baina lehengo asteburuan 40 eta 20 galdu zuen. Atzo Itxason jokatzekoa zen, Elizalderen kontra. Gipuzkoako txapelketari dagokionez, berriz, finalerdia jokatuko du gaur, Irisarrirekin batean, Huizi eta Landaren kontra; Iruran izango da, arratsaldeko 15:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!