Errenterian gazteenak, eta Aiztondoko Klasikan Semperena

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 3a, 01:00

Pasa den asteburuan hasi zu­ten errepideko denboraldia, txi­rrin­dulari guztiek, eta astigartarrek galtza bete lan daukate.

Gaur, 16:30etan, Erren­te­ria­ko Sari Nagusia jokatuko dute ale­bin eta infantilek Ala­me­da­ko zirkuituan, eta juniorrak, XXXIX. Errenteria Hiria Sarian izan­go dira bihar, Gain­txu­riz­ke­tan barrena hiru buelta eginez, 78km-tan zehar.

Urko Semperenak, berriz, Aiztondoko XV. Klasika jokatuko du bihar; Espainiako Ko­pa­rako proba puntuagarria izango da, eta openetako txirrindulari onenak ariko dira lehian, 141km-tako ibilbidea eta mendiko sarirako 8 mendate puntuagarri dituen lasterketan.

Astigartarrak, 4 lasterketetan

Lehengo asteburuko probei da­go­kienez, hasiera polita eman zioten herriko astigartarrek den­boraldiari.

Elite eta 23 urtez azpikoak Zumaiako X. Sarian aritu ziren; Urko Semperena tarteko, Eibar Hiria Energia taldearekin, eta hain zuzen, talde lanari esker, Onditz Urruzmendi kidea izan zen lider.

XLI. Ibaeta Sarian, berriz, Jaime Romero eta Enekoitz Az­pa­rren kadete astigartarrak izan zi­ren, Bazpi eta Caja-Rural Ikolan taldeekin, hurrenez hurren, eta sailkapena gaindituta, fi­na­la jokatu zuten; 9 eta 11ga­rren egin zuten.

Infantilei dagokienez, Ake­tza Bolado, Tasio Semperena eta Aimar Olasagastik hartu zuten parte Hondarribiako proban. Tasiok indartsuenak ha­rri­tu nahi izan zituen, hirugarren bueltan erasora jota, baina ahalegina garesti atera zi­tzaion, eta pelotoitik urrundu zen. Aketzak harrapatu zuen gero, eta bien arteko sprint polita jokatu zuten; Aketzak irabazi zuen.
 

Txirrindulari astigartarrek, guztira 13k, hasi dute errepideko denboraldia. 

Alebinek ere Hondarribiako proba bera jokatu zuten, eta bertan aritu ziren hainbat astigartar: Unax Aranburu, Aimar Capdequi, Unai Hernandez, Adur Olano, Ekhi Romero eta Aimar Zabala. Lan ederra egin zuten, eta Aimar Capdequi izan zen sailkapen onena lortu zuena; 20garrena izan zen. Hala ere, txalo zaparrada ederra jaso zuen Unai Hernan­dezek ere. Izan ere, gurpila harriarekin jota, erorikoa izan zuen, baina jakin zuen aurrera egiten.

Azkenik, juniorretan, Telmo Semperena Eibarko XLI. Udaberri Memorialean aritu zen igandean. 78 kilometroak egiten protagonismoa hartzeko saiakera egin zuen Telmok, parte hartzen ari ziren 86 txirrindulariren artean. Baina pelotoiak ez zion aukerarik eman. Azkenean, Ibon Alday arabarra izan zen garaile, eta Telmo 17garren izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!