Aisialdi tailer eta ludotekan, tokia

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 3a, 01:00

Aste Santua gerturatzen ari dela-eta, tailerrak eta ludoteka antolatu dituzte kiroldegiak, kultur etxeak eta Xaguxarrek, eta denetan izena eman behar da aurretik. Xaguxarrek ludoteka zerbitzua emango du ikastolan, 2006-2014 urte bitartean jaiotako haurrentzat, martxoaren 26tik 28ra eta apiriralaren 3tik 6ra, goizetan. Izenematea mar­txoaren 8an itxiko da: info@xaguxar.org. Kiroldegian, berriz, martxoaren 5etik 16ra izango da izena emateko aukera: kiroldegia@astigarraga.eus. Kasu honetan, Jolas Txiki antolatu da 2013-2016 artean jaiotakoentzat, bi txandatan: martxoaren 26tik 28ra edo apirilaren 3tik 6ra. Azkenik, kultur etxean, 2006-2012 artean jaiotakoentzako tailerrak emango dira egun horietan. Izenematea: 943 33 50 64. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!