Herritarren iritziak biltzeko, solasaldia

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 3a, 01:00

Kronikak eta Dobera Eus­ka­ra Elkarteak herritarren iri­tzi­ak jaso nahi dituzte ematen dituzten zerbitzuen inguruan, aurrera begira hobetu beharrak zein diren finkatu eta erronka berriak zehazteko.
Horretarako, hainbat solasaldi antolatu ditu Urumea bailaran, herriz herri, eta Astigarragan ere jarri du zita. Hain zuzen, datorren asteartean, martxoaren 6an, Arro­bitxulon egingo da solasaldia, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etarako tartean.

Izena eman, edo azaldu
Parte hartzeko, nahikoa da azaltzea, baina izena ematea ere eskertuko da, 943 33 08 99 edo 688 660 714 telefonoetara deituta edo kronika@kronika.eus helbidera idatzita.
Talde baten izenean edo norbanakoen izenean hartu daiteke parte, eta itzulpen zerbitzua izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!