Ereñotzuko elizan, Zarautzeko Montetxio, Lasarteko Xumela eta Ereñozuko Ozenkik eta Doinu Zaleko akordeoi orkestrak eskainiko dute kontzertua, gaur, 19:00etan. Lehenengo Doinu Zaleko akordeoi orkestrak, eskainiko dute kantu bat. Segidan Ozenkik eskainiko ditu hiru abesti. Ondoren, Doinu Zaleko orkestrak eta Ozenki abesbatzak elkarrekin beste bi abesti, Imanol Kamioren zuzendaritzapean. Bigarren zatian, Lasarteko Xumela eta Zarautzeko Montetxiok hiruna abesti eskainiko dituzte Josu Txapertegiren zuzendaritzapean eta bukatzeko elkarrekin egingo dute azken saioa. Kontzertu ondoren elkarrekin Ur mia elkartean egingo dute afaria.